Baldin Bada
- Client - Baldin Bada Rock Taldea
- Date Completed - 2012
This post is also available in: Spanish
80ko hamarkadaren erdian sortu zen Baldin Bada, Irunen (Gipuzkoa). Musika bidaia oparoa izan zuen: punk eta ska doinuetan abiatu zen, reggae giroko abestiak maisutasun handiz landu zituen, eta metal indartsua edo rock iluna jorratuz burutu zuen ibilbidea. Taldeak lau disko utzi zituen, eta 1996. urtean desegin zen. Lehen diskoa mitikoa izan zen. Hor biltzen dira Baldin Badaren kantu esanguratsuenak: “Bizi nahi dut”, “Loro”, “Ibilaldia”, “Jo ta ke” eta “Gernika koka-kola”. Talde gaztea zen, kale girokoa, eta aldarrikapena eta umorea ez ziren falta haien hitzetan. Beraz, kamisetaren motibo gisa hain famatua izan zen “Loro” abestiaren letrak erabili ditugu, taldearen logotipo eran jarriz. Horrela, taldearen irudi indartsu bat sortuz kamisetarako. “Loro” abestia buruan geratzen den horietako kantua da, behin eta berriz abesten duzuna. Horregatik, abesti horren irudia plasmatu nahi izan dugu, ikusi eta berehala abesten hasteko.
Kaseta izan zen 80ko hamakadako musika erreproduzitzeko moduetako bat, eta nostalgiko jarriz, horixe bera izan da berreskuratu nahi izan dugun irudi eta soinua. Baldin Badaren kamisetak dakarren etiketa, beraien abestiez hornitutako kaseta izanik. Urte batzuk atzera egin eta gazte bihurtuz abesti hauek.
MARIVI IBARROLAren “EUSKAL PUNK-ROCKAREN 80 ARGAZKI” erakusketa egin zen talde ezagun honen kamisetaren diseinua