TxanTxartela
- Client - Txantxangorri Aisialdi Taldea
- Date Completed - 2012
This post is also available in: Spanish
Txantxangorri Aisialdi Taldeak Mutrikuko eta bertara gerturatzen diren haur eta gazteentzat ekintzak antolatzen ditu urte osoan zehar. Hala ere, herrian ezagunena uztailean antolatzen dituzten udaleku irekiak dira, nahiz eta hilabetero ekintza desberdinak antolatu, hala nola, jokuak, ipuin kontalariak, lehiaketak… herriko haurrek aisialdiaz gozatzeko aukera zabaltzea izanik helburua. Uztaileko udalekuetan haur bakoitzak identifikatzeko txartel bat izaten du, bertan, izena, abizenak eta alergiak txertatzeko. Txartel dibertigarriak egitea, urtero berritzea eta ahal den heinean harritzea da xedea, izan ere, haurrek egunero erabiltzen dute txartel hau lepotik zintzilik. Bestalde, Txantxangorri Aisialdi Taldeko maskota den txoritxoari itxura berri bat ematea izan da gakoa, hala nola, logoa zaharberritze aldera.